Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Clementeren aginduetara eta hainbat jokalari gazteekin, Panamari irabaztera

2019-05-29
Gizonezkoen futbol selekzioak Panamaren aurkako partida jokatuko du Rommel Fernandez estadioan. Javier Clementek 17 jokalari ditu, horietako asko oso gazteak, eta hautatzaile gisa aurreneko garaipena lortu nahi du. Federazioko Luis Mari Elustondok baieztatu duenez, gizonezkoen zein emakumezkoen selekzioek, partida berriak jokatuko dituzte udazkenean. Kasu honetan, Euskal Herrian bertan.
bideoa prestatzen
Muga deitzen da pausoa: Elvira Zipitriaren historia argitara

2019-05-29
Maider Oleagak Muga deitzen da pausoa filma argitaratu du, Elvira Zipritriaren historioa ezagutzea du helburu zuzendariak. Oldeaga zazpi urtean Mexikon bizi ostean, Euskal Herrira itzuli zen, 2011n, eta etxe bat hartu zuen alokairuan Donostian, Parte Zaharreko Fermin Calbeton kalean, 26. zenbakiko bigarren solairuan. Zipitriaren omenezko plaka bat zegoen atarian, eta etxejabeak azaldu zion bertan bizi izan zela Zipitria hirurogei urtez. Etxe hartan, dozenaka haur eta heldu hezi eta alfabetatu zituen hiru hamarkadatan, euskaraz eta klandestinitatean, frankismo garai betean; bizitzako azken urteak ere etxe hartan eman zituen, itxita, hil zen arte. Irakaslea ez ezik, politikako eta kulturako militantea ere izan zen, besteak beste, Emakume Abertzale Batza, Euskaltzaleak eta Eusko Ikaskuntza elkarteetako kide izan baitzen. Oleagarentzat "berebizikoa" izan dela adierazi du eta ispilu bat izan dela Zipitria berarentzat.
bideoa prestatzen
Ima Zestau, adopzioaren aurrean

2019-05-29
Gaurkoan Ima Zestau ezagutuko dugu. Euskara irakaslea. Siberiako ume bat adoptatu zuen eta orain Iruñean bizi dira. Ama bakarra da eta familia eredu desberdinak posible direla erakutsi digu erreportaian.
bideoa prestatzen
2000 eragilek hartuko dute parte Olatu Talkaren aurtengo edizioan

2019-05-29
Ostegunetik igandera bitartean 200 kultur ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera izango da Donostiako auzo guztietan. Hamargarren urtea du aurten jaialdiak, eta orain artekoari arreparatzeko abagunea aprobetxatuko den arren, aurrera begira jarraitzen du jaialdiak, aurkezpean azaldu dutenez.
bideoa prestatzen
Ekainaren 9an ospatuko da aurtengo Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia Aginagan

2019-05-29
Eskolako ikaslez inguratuta aurkeztu dute aurtengo jaia Aginagan bertan. Azaldu dutenez, talde lanean antolatu dute jaia auzokide, familia, ikasle eta irakasleen artean. Ilusioa izan da aurkezpenean gehien errepikatu den hitzetako bat.
bideoa prestatzen
'Zer gertatu zitzaion Ana Garciari?' obrak azken paseak eskainiko ditu Pabellon 6-en

2019-05-29
Pabellon 6eko gazte konpainiaren “Zer gertatu zitzaion Ana Garcíari?” antzezlanak azken hiru paseak izango ditu asteburu honetan. Borja Ruizek zuzenduta, aktore talde gazte batek ematen die bizitza pertsonaiei. Emakume, ume, trans edo beste askoren aurkako indarkeriaren inguruko obra da eta Aritz Mendiola aktoreak azaldu du gizartean beharrezkoa den gaia dela.