Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Patxi Zabaleta: "PSNk hautatu beharko du eskuinarekin zein harreman izan nahi duen"

2019-05-28
Patxi Zabaletak Iruñea eta Nafarroako egoera aztertu du hauteskundeen ostean. Turmalina Music&Wine aurkeztu dute.
bideoa prestatzen
Turmalina Music&Wine jaialdia aurkeztu dute

2019-05-28
Indie eta pop eszenaren onena igaroko da musika, ardoa, gastronomia eta azkeneko tendentziak jorratzen dituen Turmalina Music&Wine Fest jaialditik. Ekainaren 8an ospatuko da Iruñeko Ziudadelan.
bideoa prestatzen
Hamahiruna urteko espertxe zigorra ezarri die fiskalak Bilboko talde bortxaketaren egileei

2019-05-28
Hamahiruna urteko espetxe zigorra ezarri die Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, Bilboko Solokoetxe auzoan 2017ko urtarrilean taldeko bortxaketa bat egin zuten hiru gizoni. Epaiak jasotakoaren arabera, Bilboko Santutxu auzoko Solakoetxe inguruan gertatu zen erasoa. Biktimak 18 urte zituen orduan; epaileak zigortu dituen bi gizonekoak, berriz, 20 eta 28. Erasotzaileak kartzelan egon dira orain arte sententziaren zain. Emakumearen sexu askatasuna urratzeagatik, eta erasoaren irudiak grabatu eta zabaltzeagatik jarri diete zigorra.
bideoa prestatzen
Suhiltzaile gisa dagokion lanpostura itzuli ahal izango du Iñaki Igerategik

2019-05-28
6 urteko espetxe zigorra bete ondoren 2018ko otsailean kalera irten zenean, bere suhiltzaile lanpostura itzultzeko eskaria egin zuen Igerategik, baina, LAB sindikatuak salatu duenez, Aldundiak lanera itzultzeko zegokion eskubidea ukatu egin zion. Maiatzaren 24an iritsi zen Administrazio auzitegiaren epaila lanera itzultzeko eskubidea aitortzen dio Igerategiri.
bideoa prestatzen
Joseba Asironek hauteskundeen emaitzak aztertu ditu

2019-05-28
Joseba Asiron alkateak maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean irekitako eskenatokiaren balorazioa egin du. Asironek alkatetzan jarraitzeko EH Bilduren prestutasuna nabarmendu du eta PSNri gogorarazi nahi izan dio bere boto emaileek ez zutela eskuin atzerakoia hautatu Maite Esporrinen papera hautestontzietan sartzerakoan.
bideoa prestatzen
Patxi Zabaletak hauteskundeen osteko eskenatokia aztertu du

2019-05-28
Patxi Zabaletak hauteskundeen emaitzen analisia egin du Hamaika Telebistarentzat. Zabaletak negoziaziorako esparruak aztertu ditu eta PSNren ibilbidearen errepasoa egin du. HBrekin alkategai eta Aralar eta Nafarroa Bairekin parlamentari izandakoak zalantzan jarri du sozialisten fidagarritasuna eta esker abertzaleari ausardia eskatu dio negoziazioetan gobernuko giltza izan dadin eta Nafarroako Gobernuan presentzia eskatu dezan.