Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Sindikatuaren aurkako jazarpena salatu du gaur LABek Iruñean

2019-06-03
Sindikatuen aurkako jazarpena salatu du gaur LABek Iruñean. Sindikatuko kide batek 21 hilabetetako espetxe zigorra jaso du, uztailaren 7an ekintza sindikal batean parte hartu izangatik, eta Huerta de Peraltako langileen kasuan, hiru grebalariren kontra zigor prozedura ireki du epaileak.
bideoa prestatzen
'Makina bat taupada' Errenterian, Euskal Eskola Publikoaren alde

2019-06-02
Milaka lagunek hartu zuten aprte igandean Koldo Mitxelena ikastetxeak antolatutako Euskal Eskola Publikoaren jaian. 6 eremutan banatu zuten ehrria, eta egitarau oparoa antolatu zuten. Pirritx, Porrotx eta Marimototxen ikuskizuna, puzgarriak, ohe elastikoak, eta baita Oiartzun ibaian gora eta behera ibiltzeko txalupa edo traineru moduko bat ere, besteak beste.
bideoa prestatzen
Klasikoen 12. irakurraldi jarraituak 'Otto Pette' omenduko du 25. urteurrenean

2019-06-03
Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatua, Klasikoen hamabigarren irakurraldi jarraitua ospatuko da ekainaren 6an Bilboko Arriaga Antzokian. Ekitaldiak 12 ordu iraungo du, goizeko 8tan hasita eta bertatik pasako dira 400 irakurle inguru, tartean, euskal jendearteko aurpegi ezagun ugari. Aurtengoan, gainera, bere 25. urteurrenean, Anjel Lertxundiren “Otto Pette” eleberria omenduko du irakurraldiak. Hori da, hain zuzen, hamabigarren edizio honetan irakurriko den klasikoa.
bideoa prestatzen
Bere aurkako epaiketa errepikatzeko eskatu du Josu Urrutikoetxeak

2019-06-03
ETAko buruzagi politiko izandakoa maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Sallanches. Parisko Auzitegiak 2017ko ekainean kondenatu zuen, 2011-2013 artean ETAko egitura politikoan parte hartzea egotzita. Urrutikoetxearen kontrako epaia bera aurrean egon gabe ebatzi zenez, aurreko urtekoari uko egin eta beste epaiketa bat izateko aukera ematen diote Urrutikoetxeari Frantziar estatuko legeek. Bestalde, joan den ostegunean, Josu Urrutikoetxea aske uzteko eskatu zuen intelektual talde batek Liberation egunkari frantziarrean idatzitako iritzi artikulu batean. Guztira, 65 pertsona entzutetsuk sinatu dute eskaera tartean, Noam Chomsky, Slavoj Zizek edo Genevieve Fraisse. Urrutikoetxearen atxiloketa "albiste txarra" dela diote agirian, eta euskal gatazkaren konponbiderako euskal presoaren lana "ezinbestekoa" izan dela diote. Bere lanaren garrantzia aipatu ondotik, "espazio politiko bat" irekitzeko eskatzen diote idatzian franztiar estatuari.
bideoa prestatzen
Sartaguda, alargunen herria

2019-06-03
1936.ean sarraski itzela gertatu zen Nafarroa osoan nahiz eta gerra fronterik ez zen egon. Lizarra aldeko herriek gogor pairatu zuten faxisten errepresioa eta denen artean Sartaguda nabarmentzen da. Izan ere, portzentualki Sartaguda da eraildako gehien duen Nafarroako herria.
bideoa prestatzen
010eko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

2019-06-03
Bilboko udaleko arreta zerbitzuko langileak lan hitzarmenaren alde borrokan daude. Udalak azpikontratatua duen Lanalden enpresak telemarketing hitzarmena dagokiela esan baitu. 30 urteetan izan dute hitzarmen propioa eta lan baldintzak aldatu dizkiete orain. Maiatzean lanuztea egiten hasi ziren eta oraindik ez dute erantzunik jaso. Bilboko udalak diru publikoaren esleipena egiterakoan zerbitzua azpikontratatzeko kostua handitu zuen, baina honen erabileraren kontrolik eza salatu dute langileek. Enpresa beren eskaeren kontra agertu da eta azpimarratu dute udalak ez duela esku hartu nahi. Nabarmendu dute lanuzteekin daudenean udaleko erantzungailuak ez duela hala islatzen, arazo teknikoen ondorioa dela esaten baitu. Gainera, lan baldintzetan izan dituzten aldaketak azaldu dituzte. Tartean eskatzen duten soldata igoerari uko egin diotela, opor egunetan aldaketak izan dituztela negoziaketarik gabe edo lankide baten beharra dutela. Salatu dute udal gobernua zenak ez duela erantzunik eman ezta enpresak ere. Halabaina, Eh Bildu, Podemos eta PP irailean plenora eramatera konprometitu dira. Bitartean, langileak lanuzteekin jarraituko dute ekainean zehar.